Bistanleriak eta industriak energia eta materialak hartzen dituzte lurretik, eta hondakinak eta beroa itzultzen dizkiote. Giza ekonomiaren bitartez, etenik gabeko isuria dago energia-iturri eta materialetatik, hondakinen eta gai kutsatzaileen azken muga izaten diren planetako hustubideetara.
URAREN POLUZIOA | LURZORUAREN POLUZIOA | AIREAREN POLUZIOA |
Nekazaritzan erabilitako produktuak, garbigarriak, metal astunak, ur beroaren isuriak, petrolioa, mikroorganismo infekziosoak | Lurzorua hondakinak botatzeko leku bihurtzen da askotan, nekazaritzan erabilitako ongarriak, herbizidak eta pestizidak, kutsatzaile organikoak, hondakin toxiko, biosanitario eta erradiaktiboak eta metal astunak | Erregai fosilen errekuntza eta industriako prozesuak |
Atmosferako poluzioak sortzen dituen efektu garrantzitsuenen artean, aipagarrienak euri azidoa, klima-aldaketa eta ozono-geruza suntsitzea dira.
Hau ekiditzeko, gutako bakoitzak gizarte eramandarria eraikitzen lagundu dezake, eguneroko jarrera eta jokabidearekin. Beste gauza askoren artean, honako hauek egin ditzakegu: energia aurreztu, arduraz kontsumitu eta baliabideak aurreztu.
Goazen ba ahalik eta lasterren denon artean gizarte eramangarria eraikitzera!