2007/10/30

BASOKO SUTEAK

Artikulo honetan Espainiar Estatuan gertatutako basoko suteei buruz hitz egiten da.
Bertan, aipatzen da gertatzen diren suteen erdiak udako hilabetetan ematen direla. Azken berrogei urteotan, urtean ehun milloi arbola galdu dira.Hori gutzi balitz ere, honi gehitu behar diogu honek sortutako giza inpaktua ( 6 pertsona hilda,27 zauritu, ebakuazioak..)eta inpaktu ekonomikoa ( 7500 milioi euro galdu dira).
Basoko suteen %67 gizakiak nahita eragindakoak izan dira, eta %4 kausa naturalek sortarazikoak (tximistak batik bat).
Suteen kopurua goraka doa urtetik urtera eta honek Espainia basamortu bilakatzeko arrisku bizieneko herrialdea izatera eraman du.
Baso suteen aurkako defentsa, autonomi erkidegoen esku dago. Urtetik urtera suteen prebentziorako aurrekontua handituz doan arren, oraindik ez da aski.

Artikulu honetan basoko suteetako datuetan sakontzeko aukera duzue. Honetik aparte, artikuluaren amaieran, suteen prebentziorako eta suteren bat gertatzekotan nola jokatu behar dugun jakiteko hainbat gomendio agertzen dira taulatxo batean.


http://revista.consumer.es/web/eu/20050701/medioambiente/69853.php