2007/12/19

BASOA FUNDAZIOA




Blog honetan azkenengo urteotan areagotzen ari den aldaketa klimatiko prozesuari buruzko artikuluak topa ditzakezue. Artikulu hauetan prozesu honen zergaitiak, ondorioak eta zenbait berri irakurri dezakezue.
Blog hau gazteleraz dago. Baina hemen (http://basoafundazioa.co2.merkatu.com/index.php?idioma=eu) klikatuz gero,euskaratuta dagoen Baso Fundazioaren web orria ikusteko aukera duzue.

Web honen gaztelerazko bertsioan sartuz gero, ikusiko duzue nola goiko partean agertzen diren aukeren artean, hasieran komentatutako blog-a dagoela.

Web honetan beraz, blogan irakurritakoarekin loturik dauden proiektu eta albiste gehiago ikusteko aukera duzue. Baita Basoa Fundazioarekin harremanetan jarri nahi izanez gero, honen kontaktua ere eskuratu dezakezue.

ECOSOFIA




Blog honetan, ekologia eta naturarekin erlazionaturiko hainbat berri interesgarri topa ditzakezue. Blog honen helburuetariko bat giza jarduerak, animali eta naturaren interesak kontutan hartuz bideratu behar direlaren garrantziaz ohartaraztea da.

Honetaz aparte, ingurugiroari dagokiten zenbait berri eta mundu mailan gai honen inguruan planteaturiko aktibitateren berri izan deakezue.

Beraz, interesgarria litzateke ekologiaren zaleok blog hau eskura izatea.