2007/10/23

IPUINAK

Hona hemen Haur Hezkuntzako haurrekin basoa eta bertako animalien ezaugarri edo berezitasun batzuk lantzeko egokiak diren sei ipuin:


Animaliak maitatzen dituen ehiztari txiro baten istorioa dugu honako hau. Bizitzan zehar ehiztariak arriskuan topatzen zituen animaliei laguntza eskeintzeagatik, egun batean animaliek berek saritzen dutena.

Ipuin hauetan azeria pertsonai nagusitzat duten bi istorio ezberdin irakurri dezakegu. Istorio hauetan agerian jartzen dira azeriare ezaugarri nabarmenetarikoak, esaterako basoko animaliarik azkarrenetarikoa dela.

Ipuin honetan kontatzen da nola katu buruargi bat eta arkume batek otso talde batetik eta hartz baten jana izatea ekiditzen duten, katuaren azkartasuna dela eta.

Kukua eta basoilarra pertsonai nagusiak diren ipuin honetan, adierazten da basoilarrak gandorra izatearen zergaitia eta zein den kukuaren kantu tristearen arrazoia.

Ipuin honetan, bere harrotasuna zela eta, trikuak zirikatzen zituen erbi baten istorioa kontazen da. Istorio honetan, erbia galtzaile eta trikua irabazle ateratzen da.

Ipuin hauek http://teatro-testuak.com/ipuinak.html web- gunetik aterata daude. Nahi izanez gero, web gune honetan umeekin beste gai ezberdinak lantzeko aproposak izan ahal diren zenbait ipuin ikusteko aukera daukazue.