2008/01/20

BASOAREN DOINUA ..




Hona hemen basoan murgiltzera gonbidatzen zaituen melodia lasaia:


powered by ODEO

2008/01/13

POLUZIOA ETA GIZARTE ERAMANGARRIA



Bistanleriak eta industriak energia eta materialak hartzen dituzte lurretik, eta hondakinak eta beroa itzultzen dizkiote. Giza ekonomiaren bitartez, etenik gabeko isuria dago energia-iturri eta materialetatik, hondakinen eta gai kutsatzaileen azken muga izaten diren planetako hustubideetara.

URAREN POLUZIOALURZORUAREN POLUZIOAAIREAREN POLUZIOA
Nekazaritzan erabilitako produktuak, garbigarriak, metal astunak, ur beroaren isuriak, petrolioa, mikroorganismo infekziosoakLurzorua hondakinak botatzeko leku bihurtzen da askotan, nekazaritzan erabilitako ongarriak, herbizidak eta pestizidak, kutsatzaile organikoak, hondakin toxiko, biosanitario eta erradiaktiboak eta metal astunakErregai fosilen errekuntza eta industriako prozesuak


Atmosferako poluzioak sortzen dituen efektu garrantzitsuenen artean, aipagarrienak euri azidoa, klima-aldaketa eta ozono-geruza suntsitzea dira.

Hau ekiditzeko, gutako bakoitzak gizarte eramandarria eraikitzen lagundu dezake, eguneroko jarrera eta jokabidearekin. Beste gauza askoren artean, honako hauek egin ditzakegu: energia aurreztu, arduraz kontsumitu eta baliabideak aurreztu.

Goazen ba ahalik eta lasterren denon artean gizarte eramangarria eraikitzera!

2008/01/12

Aldaketa Klimatikoaren ondorietariko bat:


EL CALENTAMIENTO GLOBAL AMENAZA CON LA EXTINCIÓN DE LOS OSOS POLARES

Hemen klikatuz gero, ODEO-tik ateratako Podcast bat entzuteko aukera izango duzue. Podcast honetan, aldaketa klimatikoa dela eta desagertzeko arriskuan dagoen hartz polarari buruz hitz egiten da.

2008/01/08

KALEA! (Power Point)

Hona hemen Haur Hezkuntzako haurrekin KALEA gaia lantzeko Klasean aurkeztutako Power Point-a.
Power Point honetan ARDORA programaren bidez egindako ariketak topatuko dituzue, 5 urteko haurrentzat aproposak izan ahal direnak.


Nola grabatu NERO WAVE EDITOR erabiliz

Hona hemen irakasleentzako baliogarria izan daitekeen Youtuben igotako tutoriala. Tutorial honetan azaltzen da nola egin ahal den grabaketa bat Nero Wve editor programa erabiliz.