2007/11/27

BIODIBERTSITATEA

http://es.youtube.com/watch?v=0ObK0872m64


Bideo honetan, ingurugiroaren suntziketan eragiten duten giza ekintzak ageri dira, eta aldi berean, hau ekiditzeko soluzioak ikusi ahal ditugu.
Bideo hau egokia litzateke Lehen Hezkuntzakohaurrekin erabiltzeko, garapen iraunkorra bultzatzearen garrantziaz ohartarazteko baliabide bezala.

BASOAREN EGUNSENTIA

http://es.youtube.com/watch?v=0Km26hSDn5w



Bideo honetan, basoan topa ditzakegun paisaia mota ezberdinetako argazkiak ikusi ahal ditugu, benetako basoan murgiltzen gaituzten txorien kantak entzuten ditugun biratean.

ERLEAK NOLA KOMUNIKATZEN DIREN BA AL DAKIZU??


Inoiz ez al diozu zeure buruari galdetu animaliak euren artean nola komunikatzen diren?

Hona hemen erleen komunikazio sistema bitzia!

ESKOLAKO AGENDA 21


Hemen klikatuz gero, CEAko (Ingurugiro gaietariko ikastegiko) web guneak , Gazteizeko eskoletan bultzatutako “Agenda 21” proiektuari buruzko informazioa jaso ahal duzue. Bertan, proiektu hau aurrera eramateko ikastegietan jorratutako gai ezberdinak eta honen inguruan proposaturiko jarduerak ikusteko aukera duzue.
Honez gain, CEA ko web gunean, ingurumenarekin zerikusia duten hainbat proiektu, aldizkari eta dokumentu ikusi ahal dituzue.

UDAZKENA




Artikulo honetan, udazkenaren etorrera dela eta, basoetan ematen diren aldaketeten eta bertako espezie, usain edota fruitu berrien sorrerari buruz hitz egiten da.
Gazteleraz egon arren, basoko paisaia baten deskribapen polita ikusi ahal duzue hemen klikatuz gero.

HILAK BASOA BERPIZTEKO


Basoan murgilduz gero, ehunka urte baino gehiago dituzten zuhaitzak ikusiko dituzu., hots, guztiz zahartuta dauden zuhaitzak, onddoek eta bakterioek bereak egin dituztenak.
Zuhaitz hauen enborrek, bizia ematen diote inguruari, beren baitan biomasa bizi ugari izaten dute eta.
Baina basoa zuhaitz oker eta eroriz beteta dagoenean oso zaila da basogintzan aritu ahal izateko beharrezkoa den makinaria sartzea.
Hau dela eta, basoak kudeatzeko adituen arteko eztabaidak ugariak dira.

Artikulu honetan, aipatutako gaian gehiago sakontzeko eta zenbait pertsona adituen iritziak jasotzen dituzten elkarrizketak irakurtzeko aukera izango duzue:

http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=10545