Artikulo honetan Espainiar Estatuan gertatutako basoko suteei buruz hitz egiten da.
Bertan, aipatzen da gertatzen diren suteen erdiak udako hilabetetan ematen direla. Azken berrogei urteotan, urtean ehun milloi arbola galdu dira.Hori gutzi balitz ere, honi gehitu behar diogu honek sortutako giza inpaktua ( 6 pertsona hilda,27 zauritu, ebakuazioak..)eta inpaktu ekonomikoa ( 7500 milioi euro galdu dira).
Basoko suteen %67 gizakiak nahita eragindakoak izan dira, eta %4 kausa naturalek sortarazikoak (tximistak batik bat).
Suteen kopurua goraka doa urtetik urtera eta honek Espainia basamortu bilakatzeko arrisku bizieneko herrialdea izatera eraman du.
Baso suteen aurkako defentsa, autonomi erkidegoen esku dago. Urtetik urtera suteen prebentziorako aurrekontua handituz doan arren, oraindik ez da aski.
Artikulu honetan basoko suteetako datuetan sakontzeko aukera duzue. Honetik aparte, artikuluaren amaieran, suteen prebentziorako eta suteren bat gertatzekotan nola jokatu behar dugun jakiteko hainbat gomendio agertzen dira taulatxo batean.
http://revista.consumer.es/web/eu/20050701/medioambiente/69853.php
2007/10/30
BASOKO SUTEAK
Egilea:
Irantzu
en
4:12
0
iradokizun
Etiketak: artikuluak, suteak
2007/10/23
IPUINAK
Hona hemen Haur Hezkuntzako haurrekin basoa eta bertako animalien ezaugarri edo berezitasun batzuk lantzeko egokiak diren sei ipuin:
Animaliak maitatzen dituen ehiztari txiro baten istorioa dugu honako hau. Bizitzan zehar ehiztariak arriskuan topatzen zituen animaliei laguntza eskeintzeagatik, egun batean animaliek berek saritzen dutena.
Ipuin hauetan azeria pertsonai nagusitzat duten bi istorio ezberdin irakurri dezakegu. Istorio hauetan agerian jartzen dira azeriare ezaugarri nabarmenetarikoak, esaterako basoko animaliarik azkarrenetarikoa dela.
Ipuin honetan kontatzen da nola katu buruargi bat eta arkume batek otso talde batetik eta hartz baten jana izatea ekiditzen duten, katuaren azkartasuna dela eta.
Kukua eta basoilarra pertsonai nagusiak diren ipuin honetan, adierazten da basoilarrak gandorra izatearen zergaitia eta zein den kukuaren kantu tristearen arrazoia.
Ipuin honetan, bere harrotasuna zela eta, trikuak zirikatzen zituen erbi baten istorioa kontazen da. Istorio honetan, erbia galtzaile eta trikua irabazle ateratzen da.
Ipuin hauek http://teatro-testuak.com/ipuinak.html web- gunetik aterata daude. Nahi izanez gero, web gune honetan umeekin beste gai ezberdinak lantzeko aproposak izan ahal diren zenbait ipuin ikusteko aukera daukazue.
Egilea:
Irantzu
en
12:46
0
iradokizun
2007/10/16
JACK TXAKURRA BASOAN
http://www.youtube.com/watch?v=GNjH64d8gzo
Bideo honetan, Jack izeneko txakur batek basotik egindako ibilbidea ikusteko aukera duzue.
Haurrentzako erakargarriagoa izan ahal da txakur baten ikuspuntutik benetako baso batean murgiltzea bertan aurki ditzakegun paisaiak eta landare espezieak ezagutzeko.
Egilea:
Irantzu
en
3:35
0
iradokizun
2007/10/02
INGURUMENA: GUZTION ONDASUNA
Hitz hauekin, gazteaukera web gunetik, " Ekologia eta ingurumena zaindu" izenburuaren pean, gazteoi ingurumenaren zainketan partehartzaile aktiboak izatera bultzatzen gaituzte.
Web gune honetan, "Ekologia eta ingurumena" gaian sartuz gero, naturaren zainketarekin zerikusia duten azpigai ezberdinak gaika sailkatuta topa ahal ditzakezue.
Web orri hau interesgarria izan ahal da ingurugiroari buruzko informazioa topatzeko, gai honen inguruan hitz egitean erabiltzen ditugun hainbat kontzeptuen esanahia agritzeko eta baita ingurunea zaintzeko gure esku dauden hainbat zeregin eta gomendioak ikusteko.
Web honetan sartzean, beste orrietara eramaten gaituzten loturak ikusiko ditugu.
Lotura hauetatik, aipatzekoa da nire ustez Europako Batasuneko web orrira eramaten gaituen lotura hau: http://ec.europa.eu/environment/youth/index_es.html
Honetan, haur zein gazteentzat zuzenduriko aktibitate ezberdinak, bideoak, postalak eta jokoak topa ditzakezue, ingurugiroaren elementu ezberdinak eta gaur egungo gertakariei buruzko informazioa modu erraz batean azalduta topatzeaz aparte.
Egilea:
Irantzu
en
2:55
0
iradokizun
Etiketak: ingurumena, jarduerak